lunes, 7 de noviembre de 2016

Bloga-zabaldu eta... (SARRERA)

GAITASUN DIGITALAK ETA IKT-AK


Gaitasun digitalak ezagutzak, gaitasunak, jarrerak eta balioak bateratzen ditu. Gaitasun digitalaren garapenak eskatzen du metodologia aproposa, gaitasun hau aurrera eraman ahal izateko. Gaitasun honek gure bizitzan zehar tresna digitalak erabiltzeari lagunduko digu eta oso baliogarria izango da zeren eta gero eta teknologia gehiago baitago gure inguruan eta horri egokitu behar gara.
Aldi berean, IKT-ak informatika eta sistema digitaleko tresnak eta komunikazio digitalaren zerbitzuak dira. IKT bat erabili ahal izateko gaitasun digitala behar duzu, gaur egun oinarrizkoa dena gure gizartean integratuta egoteko. 


Horretaz aparte, gaur egungo ume gehienak natibo digitalak dira; hau da, umeak txikitatik teknologiarekin hazi egin direla. Horregatik, guk haien mailara jarri behar gara eta haur hezkuntzako gela batean oinarrituta jakin behar dugu nola erabili IKT-ak eta gaitasun digitalak eduki behar ditugu haiei irakatsi ahal izateko IKT-en bidez. Horretarako, hainbat eremu digitalen inguruan mugi gaitezke, hainbat orrialdetatik, baliabide teknologikotik, aplikazioak, etab. haiei erakutsiz IKT-ak ez dira bakarrik jolas bat baizik eta irakasteko erabilgarriak direla.


Resultado de imagen de niños con la pizarra digital en clase

Hemen, esteka bat jartzen dizuet ikusteko zergatik erakutsi behar diren IKT-ak haur hezkuntzan.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario